XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zure sektoreko erabaki eta egoerak direla eta sortutako eskari totalaren determinatzaileak ikusiko ditugu orain orokorrean; sektoreko prezioak, marketineko gastuak etaI+Gko ahaleginak, produktuaren kalitatea hobetzera zuzentzen direnak hain zuzen ere, besteak beste.

Aldagai hauek zuen erabakien, baita sektorean lehiatzen duten enpresa desberdinen eta lehiakide guztien erabakien ondorio direla ikusiko duzue.

Kontsumo-ondasunetako sektoreetan maiz gertatzen den bezala, prezio-aldaketen aurrean bezeroek laister erantzuten dute, une bateko marketineko gastuek hainbat hiruhilekotan irauten dute eta I+Gko gastuek, beranduago izan arren, ondorio nabariak eta iraunkorragoak sortzen dituzte.

Enpresa guztien erabakiak informatikako programan sartu ondoren, honek kontsumo-ondasunetako sektore baten funtzionamendua simulatuko du.

Ekonomi hipotesi multzoa eta kontabilitateko arrazoizko suposizioak ezarriz mugatzen dira erabakien emaitzak.

Zuentzat dagoeneko ezagunak diren kontzeptu batzuetatik abiatzen dira hipotesiak:

- Sektoreko enpresek zenbat eta prezio baxuagoa ezarri, are handiagoa izango da eskaria.

Hala eta guztiz ere, produktu bakoitzaren eskari-funtzioak prezioarekiko elastikotasun zehatz bat aurkezten du eta maila batetik aurrera eskariak elastikotasuna